¿Qué hacen las empresas para ser competitivas?

Pertsonak, erakundeen ardatzak, baina egungo ingurunean oso ahaztuta daudenak



Ohikoa izaten da honelako esaldiak entzutea: erakunde honen muina pertsonak dira, eta haientzat egiten dugu lan. Errealitatea, ordea, oso ezberdina da. Hazteko gaitasuna mugatuta ikusi duten enpresak pertsonen potentziala garatzeko bideak eskaintzearen alde modu egituratuan apustu egiten jakin ez dutenak dira.

Pertsonen kudeaketa estrategikorako, “giza baliabideen sailari” eman izan ohi diogun rola berriz definitu behar da; alegia, negozioa garatzeko laguntza baino zerbait gehiago da, funtsezko ardatza enpresaren helburu estrategikoak jorratzeko. Erakundeetan talentua kudeatzeko, erakundeko pertsonaren banako helburuak enpresa-mailako helburuekin lotu behar dira eta hazkunde pertsonalerako eta profesionalerako ibilbideak sortu. Modu horretan, horiek proiektuarekin duten identifikazio-maila areagotzen da, eta bottom-up (behetik gora) praktika aurreratuak abian jartzen dira; ondorioz, laneko giro osasungarria eta balio erantsi handikoa sortzen da.

Pertsonen kudeaketa estrategikoak prestakuntza baino zerbait gehiago eskatzen du. Alderdi ezberdinak kontuan hartzen dituen estrategia definitu eta ezarri behar da: prestakuntza, komunikazioa, onarpena, besteak beste. Ildo horretan, eragozpenik handiena ondorengo kasuistika izan daiteke; hau da, gure enpresan nola sortuko dugu pertsonen potentziala garatzeko esparrua, bakoitzaren indibidualtasuna errespetatuaz? Horixe da arrakasta.