¿Qué hacen las empresas para ser competitivas?

ONENEK ERE ASKO DAUKATE EGITEKO: Lehiakortasuna, erresistentzia-lasterketa



PYME2020 BEHATOKIAREN bigarren zikloaren esparruan, enpresa bikainen 10 kasu aztertu dira. 10 kasu horiek honako irizpideen arabera aukeratu dira:

  • Nazioarteko jarduera esanguratsua duten enpresak

  • Ete instrumentura Europako esparruan jo dutenak

  • Ete berritzaile bezala aitortua izatea

Bigarren zikloan zehar, kudeaketa aldetik 120 praktika aurreratu identifikatu dira. Kopuru hori berez ez da adierazle garrantzitsua, ez baitakigu gai batekiko inplikazio edo sentsibilizazio maila handiagoagatik gertatu den ala ez. Baina garrantzitsua dena da ezarritako praktikaren konplexutasun-mailaren eta erreferentziazko maila lehiakorraren arteko elkarerkikotasuna aztertzea.

Zertaz ari gara? Azken finean, datu horiei esker jakin dezakegu ezarritako praktika aurreratuak zenbateraino diren nahikoak enpresen lehiakortasun-mailari eusteko.

Lortutako ondorioak oso adierazgarriak dira, eta denek post honen izenburua babesten dute: Lehiakortasuna erresistentzia-lasterketa da.

  • Lehiakortasuna bide oso konplexua da: aztertutako enpresek (gogoratu enpresa lehiakorrez ari garela) kudeaketako praktika aurreratu garrantzitsuak dituzte funtsezko faktore gehienetan. Hala ere, enpresa lehiakorren (kontuan hartuta enpresa-mota) estandarra are altuagoa da; beraz, enpresa horiek lehiakortasunaren inguruko apustuak egiten jarraitu behar dute, eskualdeko beste enpresen ondoan erreferenteak izaten jarraitu nahi badute.

  • Lehiakortasuna Aldatzeko Ereduaren zutabe lehiakorrekin zerikusia duten funtsezko faktore gehienetan, ikusi da enpresek gaitasuna dutela palanka horiek jorratzeak duen garrantzia identifikatzeko; hala eta guztiz ere, ez dute lortu praktika aurreratuak ezartzerik (batez ere, konplexutasun handiagokoek), bidean zalantzarik gabe aurrera egiteko. Egoera horren adibide argia da pertsonen kudeaketa estrategikoa.

  • Eta, azkenik, aztertutako enpresek bide oso konplexua hasi behar dute FINANTZAKETAREN kudeaketa proaktiboaren inguruan. Nahiz eta jakin funtsezko faktore batzuetan ezarritako praktikak jakinaren gainean egiten hasi direla eta konplexutasuna hartzen joango diren praktikak izango direla, egungo garapen-maila ez da behar adinakoa. Zutabe honetako lehiakortasun-estandarrak oso altuak dira, eta prestakuntza-maila garrantzitsua eskatzen dute.

Ondorio gisa, lehiakortasuna izateko osagai oso erakargarriak dira honako hauek: antolakuntza-egitura eta kudeaketa-eredu malgua, ekonomia eta finantza arloko kudeaketaren inguruan erabakiak hartzeko autonomia-maila eta stakeholder ezberdinekin lankidetza.

Lasterketa honetarako prest zaude? Etorri eta konpara zaitez: www.compyte.eus

Pyme2020 Behatokiaren bigarren zikloan identifikatutako kudeaketa-praktika aurreratuei buruzko xehetasun gehiago jakin nahi badituzu, sar zaitez web gune honetan: www.observatoriopyme2020.com (ikus Dokumentu interesgarriak / Urteko Txostena, 2. zk.).